GARA
Zizurkil

Joxe Arregi oroitu dute Zizurkilen, bere heriotzaren 37. urteurrenean

1981eko otsailaren 13an tortura gogorrak jasan ostean hil zen Joxe Arregi. Gertaera hartatik 37 urte joan diren honetan, omenaldia egin diote. Atzo egin zuten ekitaldia bere izena daraman Zizurkilgo plazan. Goizean Haizetsura ibilaldia egin zuten.

Horrez gain, otsailaren 13tik herriko gazteek antolatutako erakusketa bat ikusi ahal izan da Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian. Bertan tortura testigantzak jaso ahal izan dira eta Arregiren omenez preso batek egindako eskultura bat ere izan zen ikusgai. Era berean, inaugurazio egunean torturaren inguruko hitzaldia eskaini zuten 80ko hamarkadako testuingurua azalduz.