Ireki dute Atlantikaldira proposamenak bidaltzeko epea

Errenteriako Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdiak aurtengo ediziorako proposamenak bidaltzeko epea zabaldu du, eta herritar zein eragileek maiatzaren 11ra arte bidali ahal izango dituzte. Jaialdia irailaren 20tik 23ra bitartean egingo da, “Itsas Korrontea” lelopean.