J.L.
sokatira

Gaztedi A taldeak irabazi du 640 kiloko lehenengo jardunaldia

Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako aurreneko jardunaldia jokatu da 640 kiloko mailan, eta hemen ere Gaztedi A izan da lehen postuan amaitu duena, nahiz eta oraindik beste bi jardunaldi ere jokatu beharko diren.

Laukizko lehen taldeak jokatutako tiraldi guztiak irabazi egin zituen. Atzetik sailkatu zen Goiherri. Erandiokoek, galdu egin zuten Gaztedirekin, baina gainerako guztiei irabazi egin zieten. Lehen jardunaldiko podiuma Gaztedi B taldeak osatu zuen, aurreneko bi sailkatuekin galdu eta gainerako guztiak mendean hartuta.

Atzetik, Mutriku sailkatu zen. Beretzat izan zen laugarren postua. Gipuzkoarrek aurreneko hiru sailkatuekin galdu egin zuten, eta besteei irabazi egin zieten. Hortik atzera sailkatu ziren taldeen artean izan ziren berdinketak. Akelarre sailkatu zen bosgarren postuan. Honek, aurreneko lauekin galdu egin zuen, baina, gero, Gaztedi C taldearekin berdindu egin zuen, eta Getxori irabazi egin zion. Bere atzetik Gaztedi C eta Getxo sailkatu ziren.