Jon ORMAZABAL
PILOTA

Ilunpe dinastia

Amurriori 3-0 irabazita, Euskal Herriko Herriartekoaren laugarren txapela jantzi du Azpeitiak Zornotzan.

Ziurrenik bere pilotarietako bat profesionaletako erakustokian agertzearen dirdira falta du –Jon Alberdi ateetan omen dago–, baina zalantzarik ez dago Azpeitiko Ilunpe klubaren harrobia azken urteetako sendoenetako bat dugula. Emaitzek, behintzat, hala diote, ez dituzte eta azpeitiarrek alperrik irabazi Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken txapelketak. Atzoko Amurriori irabazitakoarekin, nazio mailako laugarren txapela dute Urola bailarakoek (2008, 2015, 2017 eta 2018) eta herrialde mailan ere azken laurak errenkadan irabazi dituzte, orain arte sekula inork lortu gabe zuen balentria.

Izen distiratsuegirik gabe, talde lanean dago azpeitiarren garaipenen sekretua. Lehiaketa eta maila guztietan zulorik gabeko bikote sendoak aurkezteko gai dira Odriozolarenak –ordezkoak ere inoiz baino hobeak omen dira– eta hortik etorri zen atzoko finala eta txapela bideratzeko giltzarri izan zen kadeteen garaipena. Finalaren nondik norakoa baldintza zezakeen partida bezala jotzen zuten adituek Unai Alberdi-Elosegi eta Larrazabal-Jimenezek jokatu beharrekoa, eta, horren jakitun, eta bezperan taldeko kideek izandako ezkontzaren ajerik gabe, azpeitiarrek hasiera-hasieratik oso indartsu ekin zioten lehiari.

Hasierako 8-0eko partzialarekin aurrerapauso handia eman zuten gipuzkoarrek eta Amurriokoei oso aldapan gora jarri zitzaien partida. Larrazabal indartsuarengan zeuden jarrita arabarren esperantza gehienak, baina berandu antzean sartu zen partidan. Gainera, nolabait markagailua orekatu zutenean, azpeitiarrek behin eta berriz bilatu zuten Jimenez eta 20-8 aurreratu ziren. Hala ere, ziurra zirudien garaipena eskuratzeko nahi baino gehiago sufritu behar izan zuten, Larrazabalek sakearekin min handia eginda, 21-17 ere gerturatu baitziren.

Jubenilek ez zuten hutsik egin

Jubeniletakoa zen pronostikorik argiena zuen lehia eta Iriarte-Egigurenek goitik behera bete zituzten azpeitiarrak faboritotzat jotzen zituzten usteak. Normalean aurrean aritzen den arren, taldearen beharretara moldatuta Julen Egiguren atzetik aritzen da herriartekoetan eta atzo partidako onena izan zen: alerik galdu ez eta Gonzalez ezkerra erabat dominatu zuen.

Lehenengo tantoetan nolabait eutsi zioten arren (3-3), amurrioarrek azkar antzean eman zuten amore. Bere atzelariak irekitako zuloak baliatuta, Iriartek erremateetan asmatuta, markagailuan azkar egin zuten ihes, 9-3 lehenengo eta 19-8 geroago. Kadeteetan bezala, erreakzio txiki bat izan zuten Alaba-Gonzalezek, baina aurkariak estutzera heldu gabe (22-11).

Behin dena erabakita, nagusien partida lasaiago hartzeko moduan izan ziren guztiak. Hala ere, amurrioarrek bilatu zuten egindako txapelketa bikainak –Markina-Xemein kanporatu zuten finalerdietan– merezi zuen puntua. Dorronsoren kalitateari esker, lehiaren lehen txanpan ametsa bideratuta zutela ere eman zuen –5-10 aurreratu ziren–, baina Jon Alberdi eta Daniel Murgiondo ere ez zeuden barkatzeko eta 22-13 borobildu zuten goiza.

 

Anboto finalista, Kolitza avanza

El equipo Anboto, formado por Víctor, Artola-Albisu y Erasun es el primer finalista del Torneo Bizkaia por equipos tras imponerse ayer por 2-1 a Oiz, mientras que Kolitza; con Irribarria-Rezusta, Ezkurdia y Darío jugará el próximo domingo ante Sollube por un pase a la final del 21 de agosto.

En Etxebarri, Víctor dio el primer punto a Anboto tras imponerse 12-18 a Arteaga en un partido de tacadas con otra velocidad por parte del riojano. Artola-Albisu aprovecharon su mayor potencia para doblegar a Olaizola II-Aretxabaleta y decidir la eliminatoria (14-22).

Lo peor llegó al final, cundo el de Markina, que ya había tenido problemas de visión, se desplomó en el vestuario. Tras recobrar la consciencia, fue llevado al hospital por precaución.

En Barakaldo, Darío (11-18), Irribarria-Rezusta (16-22) en la reaparición de Altuna, y Ezkurdia (6-18) no dieron opción a sus rivales de Gorbea. J.O.