Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioko irabazleak iragarri dituzte
Musika Bulegoa Sarien hirugarren edizioan Gabriel Erkoreka, OCNEk (Orquesta y Coros Nacionales de España) eskainitako “Carta Blanca” lanagatik, Elkano Browning Cream taldearen “Bor Bor” lana, Atom Rhumba taldearen “Cosmic Lexicon”, Izaroren “Eason” diskoa eta Tosta Bandaren “Tosta” proiektua txalotuko dituzte.
Era berean, Ehmbe sari berezia Juan Mari Beltranek jasoko du “Soinuetxea-Herri Musikaren Txokoa” proiektuarengatik, «egin duen sustapen, formakuntza eta zabalkunde lanagatik, ez musikari bezala bakarrik, ikertzaile bezala ere bai». Bestalde, egin duen Euskal Herriko herri musikaren ikerketa eta dokumentazio lana ere txalotu nahi izan du epaimahaiak.
Kalakan ere saritua
Era berean, Etxepare Euskal Institutuaren Musika Saria Kalakan taldearentzat izango da «indarra, kalitatea, adierazkortasuna eta benekotasuna» transmititzen dutelako eta «Euskal Herriko musikaren erroak nazioartekotzeagatik».
Sari banaketa astelehen arratsaldean izango da Iruñeko Baluarte Auditorioan.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
