Ada Hegerbergek historia egin du
Ada Hegerbergek irabazi du “France Football” aldizkariak lehen aldiz emakume bati emandako Ballon D’Or saria. Hamabost finalisten artean, Olympiqueko aurrelariak lortu zuen boto gehien, Pernille Harder gutxigatik gainditu bazuen ere.
Bere diskurtsoan, neskatoei euren ametsak egia bihurtzeko lan egin dezaten eskatu zien. Norvegiarrak berak lortu duen bezala, 23 urterekin sariz beteta baitauzka apalak. Hiru Txapeldunen Liga, Frantziako lau Liga eta hiru Kopa eta Norvegiako Kopa, taldekako txapelei dagokienez. Pertsonalki, orain arte sartutako 300 golei esker, golegile nagusia izan da Norvegia eta Frantziako Ligetan, errekorrak hautsi ditu Championsean eta UEFAko jokalari onena aukeratu zuten 2016an, besteak beste.
Hegerberg, bestetik, IFFHSen 2018ko taldean dago baita ere, Olympiqueko zazpi taldekiderekin batera. Bouhaddi, Bronze, Renard, Kumagai, Majri, Henry, Marozsan, Marta, Harder, Hegerberg eta Morgan sartu dute hamaikakoan. Marozsan aukeratu dute jokalari onena eta Olympique talde onena.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
