J.O.
AZPEITIA

Ezkurdia-Ladis Galarzak ez dute azken hitza esan

EZKURDIA-GALARZA 22

IRRIBAR.-ZABALETA 21


Oraindik euren aukerak murritzak dira, baina ostiraleko Irribarria-Zabaletaren aurkako partida ere ikaragarri zail jarri zitzaien Ezkurdia-Ladis Galarzari eta azken-azken orduan lortutako garaipenarekin bizirik jarraitzen dute nafarrek. Bere pareko aurrelariak erakutsi ez zuen erabakitzaile sena erakutsi zuen amaieran Ezkurdiak.