ETB2 eta klika
Korrikak Txillardegi omenduko du 21. ekitaldi honetan, eta, dakigun bezala, Txillardegik berak klika egin zion euskarari, literaturari, herriari...
Urteak pasa badira ere, ETB2 kateak oraindik ez dio klik egin euskarari. Horrela, urteetan zehar milaka euskaldun (pilotari, kirolari oro har, lekuko, herritar...) jartzen du erdaraz hitz egiten kameraren aurrean, ETB1erako euskaraz grabazio bera egin eta gero. Mesede eskasa euskararentzat. Nola deitu, ordea, jokabide honi, axolagabekeria? Arduragabekeria? Euskararen aurkako jokabidea, gure ustetan.
Jokabide horretan uler daiteke euskarak ez duela piperrik balio. Gainera, muzin egiten dio euskaldun berriari, euskaraz alferrik ikasi duela pentsa baitezake. Ez du motibatzen bertako hizkuntza ikastera.
Horiek hala, ondo legoke, euskarak gure indar guztia behar duen garai honetan, ETBk klika egitea euskararen alde, euskarazko grabazioak bigarren katean ere euskara hutsez emanez, euskararen herria zabalagoa izan dadin.
Era berean, eskatzen dugu euskaldun guztiok klika egin dezagun, eta euskal komunikabideen aurrean, euskara hutsez bizi nahi dugula adierazteko, euskaraz bakarrik erantzutea.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
