Andres OSA «SAKONA»
Aizkora

Vicentek irabazi du Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako jardunaldia Zornotzan

Atzo jokatu zen Zornotzako Larrako zelaian Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia. Bertan, Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aurrez aurre jardun ziren. Hasierako kolpekako edo aizkorakada proban Larrañagak 37 aizkorakada behar izan zituen egurra partitzeko eta Ikerrek, 35. Beste enborrean, abiadura proban Larrañagak 49 segundo behar izan zituen eta Vicentek, 38. Hirugarren proban, zutikakoan, Larrañagak 2:24ko denbora egin zuen eta Vicentek, 1:38koa. Abiadura proban 2:20 egin zuen Larrañagak eta Vicentek, 3:14. Azken proban, 5 segundoko aldearekin sartu zen Vicente. Bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako ebakitzen Larrañagak 12:49 egin zuen eta Vicentek, 11:49. Orotara, Mikel Larrañagak 18:59 behar izan zuen bere lana burutzeko eta Iker Vicente garaileak, 17:54. Une honetan, sailkapen orokorra horrela dago: Iker Vicentek hiru puntu, Julen Alberdik bi eta Mikel Larrañagak puntu bakarra (Ruben Saralegi oraindik ez da hasi). Abuztuaren 15ean Alberdi eta Saralegi neurtuko dira Amurrion, 12.00etan.