Saralegi eta Beltza, 3. mailako finalera

Igandean jokatu zen Irurtzunen Euskal Herriko 3. mailako aizkolarien azkeneko kanporaketa, eta finalerako txartela eskuratu zutenak Eneko Saralegi eta Goizeder Beltza izan ziren. Final hori noiz jokatuko den zehazteke dago oraindik, baina badirudi abenduan izango dela.
Irurtzungo hirugarren kanporaketaren ondoren, finalean ariko diren sei aizkolariak erabakita daude: Ruben Saralegi, Goizeder Beltza, Xabier Orbegozo “Arria V.a”, Luis Polanko, Txomin Amundarain eta Ioritz Gisasola.
Bestalde, Urrezko Aizkolari Txapeldunen finala urriaren 12an edo 13an jokatuko da. Non izango den erabaki gabe dago, baina parte hartuko duten aizkolariak hiru direla badakigu: Mikel Larrañaga (Azpeitia), Julen Alberdi “Txikia V.a” (Azkoitia) eta Ruben Saralegi (Erasun).

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
