Kontrako haizeari ere aurre egiten ikasi eta lehen puntua eskuratu du Erik Jakak Victor menderatuta
VICTOR 14
ERIK JAKA 22
Eroriz ikasten omen da oinez eta hainbeste ezbeharren ostean, Erik Jakak ikasi du dagoeneko kontrako haizeari aurka egin eta aurrera egiten. Horrela egitea egokitu zitzaion ostiralean Azpeitian, lehen mailako final laurdenetako partida irauli eta lehen puntua eskuratzeko, hasieran pilatutako aldea kudeatzen jakin ez zuen Victor Esteban errioxarraren aurka.
Izan ere, sakea ardatz hartuta, bere eskuin distiratsuari esker eta abiadura bizian jokatuta, errioxarra 8-2 aurreratu zen partida hasiera bizkorrean. Defentsan ere bikain aritu zen Baikokoa eta partida erabat maldan gora jarri zitzaion lizartzarrari. Jakak, ordea, ondo baino hobeto daki oraingo aukera hau izateko egin duen lana eta ez zen kikildu. Buruz gogorrago, erabakietan ere Victor ez zen oso fin ibili, gipuzkoarrak azkar orekatu zuen partida (9-9). Epaileen erabaki zalantzagarri batek ere ez zuen Jaka bere bidetik atera eta 9-0ko partzial batekin erantzun zion epaileek kanpoan ikusi zuten bere dudazko pilota bati.
Partidaren lehen zatian ekimena erabat gorria izan bazen, erditik aurrera Jakaren fidagarritasuna erabat nagusitu zen Azpeitiko kantxa azkarrean. Pilota ondo mugituz eta erremateetan ere zorrotz, itxaropenerako puntua eskuratu zuen.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
