Joseba Ezkurdiak lanerako nahi du kaiolako txapela
EZKURDIA-MARTIJA 22
ALTUNA III-L. GALARZA 17
Badira, edo baziren, txapela jai egunetan janzteko gordetzen zutenak, baina lanak eman zion Joseba Ezkurdiari Lau eta Erdiko txapela eta lanerako erabiliko du aurrerantzean ere arbizuarrak lortutako azken saria. Izan ere, Jokin Altuna Nafarroa Arenan gainditu eta bost egunera egokitu zitzaien kaiolako bi finalistei Binakako Txapelketari Azkoitian hasiera ematea eta, Martija oso serio batek lagunduta, sakandarrak eskuratu zuen txapelketako lehen puntua, defentsa lanean oinarrituta.
Maratoi luze baten lehen pausoa baino ez zen ostiralekoa, baina lau pilotariek lanerako sekulako borondatea erakutsi zuten defentsa erasoaren gainetik egon zen lehian –657 pilotakada gurutzatu ziren orotara–. Lehia orekatu eta borrokatua izan zen zinez. Horren erakusle, 14-14ko berdinketara arte, ez zen lehia nondik hauts zitekeen asmatzerik, tantoak alde batera zein bestera erortzen baitziren.
Hori bai, partida luzatzeko inolako beldurrik gabe, euren defentsan konfiantza handia erakutsiz, sakandarrak gero eta erosoago artu ziren –nabarmentzekoa izan zen Martijak txokoa zaintzen egindako lana–, Jokin Altunak zuloak topatzen gero eta arazo gehiago zituen bitartean. Ezin horretan, urdinek huts gehitxo batu zituzten azkenerako.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
