Jaka eta Zabaleta, erraz Irunen
OLAIZOLA-ARETXA. 9
JAKA-ZABALETA 22
Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta erabat nagusitu ziren Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaletaren aurka ostiral gauean Irungo Uranzu pilotaleku eraberrituan jokatutako neurketan. Azken emaitzak argi erakusten du hori, baina aldea are handiagoa izateko zorian ere egon zen.
Hasiera-hasieratik ikusi zen urdinak askoz gehiago zirela. Azken partidako zalantzak berehala uxatuta, Zabaletak sekulako zartadak eman zizkion pilotari eta goitik behera agindu zuen piloteoan. Eta noski, Jakak ez zuen aukera galdu mota guztietako tantoak amaitzeko. Azkenean 12 izan ziren Lizartzako aurrelariak jokoan egin zituenak, eta baita beste bat sakez ere. Galdutakoak, bat bakarra.
Gorrien artean oso bestelakoak izan ziren gauzak. Andoni Aretxabaletak asko sufritu zuen Zabaletaren joari eusteko, eta aukerako pilota batzuk ere errazegi galdu zituen. Eta Aimar Olaizola partidatik erabat kanpo geratu zen: errematatzeko batere aukerarik ez eta atzelariari laguntzeko gaitasunik ere ez.
Deigarria egiten dira Olaizolaren zenbakiak: hiru egindako eta galdutako bat (bat eta bat ziren markagailua 5-21ekoa zenean). Kostako da goizuetarraren ibilbide luze eta oparoan horrelako beste neurketarik aurkitzea binakako partida batean.
Jaka eta Zabaletak pozarren amaitu zuten norgehiagoka, 4. puntua batu, sailkapenaren goialdean indartu eta aurpegian irribarrea berreskuratuz. Olaizola eta Aretxabaletak, aldiz, lur jota amaitu zuten eta sailkapenean puntu bakarrarekin jarraituko dute bost jardunaldi jokatu direnean –Urrutikoetxea da bikoteko atzelari titularra–.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
