Izarok «ohorez» ireki du txotx sasoia

«Gure sagardo berria» oihu eginda, Izaro Andres abeslariak 2020ko txotx denboraldia ireki zuen atzo Astigarragako Alorrenea sagardotegian, XXVII. Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunean. Aurretik, sagarrondo berri bat landatu du Sagardoetxeko sagastian. Alkoholik edaten ez duen arren, esan zuen beretzat «ohorea» dela denboraldia irekitzea eta araua hautsi zuen sasoiko lehen sagardoa probatzeko. Ekitaldia baino lehenago, Sagardoaren Lurraldeko ordezkariek azken uztaren ezaugarrien berri eman zuten. Azaldu zutenez, 2019an hamabi milioi litro inguru sagardo ekoitzi dira Euskal Herrian, horietatik 8,5 milioi bertako sagarrarekin. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako hiru milioi litro sagardo ekoitzi dira, 48 sagardotegitan: 41 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban. Iaztik hona bikoiztu egin da kopurua. Aurten dastatuko dugun sagardoak aurreko urteetan baino kolore «alaiagoa» du, usaimenean «oso garbia» da eta fruta freskoaren usaina du, sagardogileek adierazi zutenez. Karboniko maila ona duten sagardo naturalak dira.

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»

«Ohartzen dira Euskal Herria zazpi probintziaz osatuta dagoela»

Militares israelíes piden detener las acciones «terroristas» de los colonos
