Maitasuna
Ohikoa izaten da maitasun istorioak kontatzeko eskatzea. Kontalariok geure errepertorioan denetatik izan behar dugu, beldurrezkoak, abenturazkoak, barregarriak eta maitasunezkoak. Zalantza zera da, ordea, maitasunaz zer ulertzen den. Zer nahiko du kontatzea maitasun ipuin bat eskatu duenak? Zer ulertzen du berak eta zer ulertzen du norberak? Zer da maitasun istorio bat? Behin, ordu txikitan, Oiartzungo festetan txosna batean zerbeza bati helduta, gerturatu zitzaidan gazte bat eta, berarekin zegoen neska komunera joan zela aprobetxatuz, eskatu zidan ipuin polit bat kontatzeko, gero berak neskari kontatzeko, harekin elkartu nahi baitzuen. Nire barnean zoriontasunaren garra piztu zen, kontalaria izateak zentzua hartu baitzuen eskaerarekin. Bat kontatu nion, ez zuen konbentzitu, beste bat, ezta ere… Neska heldu eta hortxe nengoen ni txosnan, ordu txikitan, bikote gazte bati istorioak kontatzen. Joan ziren besarkatuta, eta nik zerbeza besarkatu nuen berriro.
Maitasun istorioa izan zen hura? Maitasun ipuinak izan al ziren beraientzat? Segur aski bai, hala espero dut behintzat; baina ez hain zuzen ipuinak halakoak zirelako, horrela bizi izan zutelako baizik. Lekurik ez-erromantikoenean sortutako une magiko batek maitaleak sorraraz ditzake. Maitasun hori desager daiteke agian, ez ordea unea. Eta une hori ez da sortuko egun jakin batean, merkatuak maitasuna ospatu behar dela ezartzen duenean. Hori, beldurrezko ipuina da.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
