Bizitzeko gogoari omenaldia Errenterian

Fibrosis kistikoa kudeatzen duen Arnasa, dibertsitate funtzionala duten adingabeen familien Mindara eta gaixorik dauden haurren familiei laguntza ematen dien Juneren Hegoak elkarteek eginiko lana omendu zuten astearte gauean Errenteriako Reina Aretoan Bizipoza elkarteak antolatutako ekitaldian. Oarsoaldeko hiru elkarteen izenean, Beatriz Martin Juneren Hegoak-eko boluntarioak eskerrak eman zizkien herriko udalari, familiei, boluntarioei eta Bizipozako elkarteei guztien konplizitateagatik eta eskainitako laguntzagatik. Ekitaldian, ‘‘Gure bizipoza, guztiona” dokumentala eta Bizipoza bera osatzen duten laguntzarako zenbait elkarteren errealitatea erakusten duten dokuweb batzuk ere aurkeztu zituzten. 35 taldek osatzen dute Bizipoza, omenduak izan ziren hiru horiek tartean. Bi euskarri hauek aurkezteko Euskal Herrian zehar egiten ari diren biraren baitan, Errenterian egindako ekitaldian Landarbasoko Kontari abesbatzak, Larraitz Etxebeste dantzariak, Xabier Vesga txistulariak eta Jokin Irastortza bertsolariak ere parte hartu zuten.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
