Andres OSA «SAKONA»
Munduko sokatira txapelketa

Beste hiru bat domina Irlandatik Euskal Herrira, goma gaineko txapelketan

Atzo arratsaldean beste hiru bat domina lortuta, bukatu dira jada Irlandako Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketak.

Nazio mailako emaitzak hauek izan dira: 640 kilotan Eskoziak irabazi du urrezko domina; Holandak zilarra eta Irlandak brontzea. 600 kilotan, 23 urtez azpiko gizonezkoetan, Txina Taipeik urrea, Holandak zilarra eta Basque Countryk brontzea. 500 kilotan, 23 urtez azpiko emakumeetan, urrea Txina Taipeik lortu du, Basque Countryk zilarra eta brontzea Errusiak. Gizonen 600 kilotan, urrea Holandak, zilarra Ipar Irlandak, brontzea Irlandak eta atzetik Basque Country. Emakumeen 500 kilotan urrea Txina Taipeik, zilarra Basque Countryk eta brontzea Holandak.

Klub mailan, euskal emakumezkoek sei domina lortu dituzte (bi urrezkoak). Talde kopuru handiena eta partaidetza animotsuena Euskal Herritik joandako 12 taldeena izan da. Euskaldunek parte hartze handia izan dute eta emaitzei dagokienez oparoa. Irlanda, Ingalaterra, Eskozia eta puntan ibili izan diren beste batzuek ez dute azaldu izugarrizko mailarik eta partaidetza ere aski eskasa izan da. Horientzat lur gaineko sokatirak du lehentasuna eta negu partean entrenatzeko erabiltzen dute goma gainekoa areto itxietan.