O.L.
BERROGEIALDIRAKO ARTEA

Paperezko sormena

Margolari bezala egin zituen maisulanengatik da bereziki ezaguna Pablo Picasso, baina paperarekin egin zituen artelanek ez dute garrantzi txikiagoa. Material horren aukerak amaieraraino ikertu eta probatu zituen: paperaren gainean margotu zuen, puskatu zuen, erre zuen eta hiru dimentsioak landu zituen. Picassorentzat amaigabeak ziren bere aukerak.

Egunkarietako paperetik hasi, eta mota guztietako paperarekin egin zituen saiakerak. Hamarkadak eman zituen hura ikertzen; horretarako leku arraroenetatik ekartzen zituen paper motak.

“Gernika” sortzeko eginiko ikerketatik hasi eta “Femmes à leur toilette” collage erraldoira, “Picasso and Paper” erakusketan 300 artelan eta 80 urteko ogibidea biltzen ditu The Royal Academy of Arts-ek.

1956an Henri-Georges Clouzot zuzendariaren “Le Mystère Picasso” dokumentala ere ikusgai dago. Halaber, erakundearen gunean, haurrentzat ekintza mordoa dago, online egiteko zein bertatik deskargatzeko.