Markel MINER
BERROGEIALDIRAKO BIDAIAK

Erraldoien Galtzada era birtualean

Giant’s Causeway izeneko kostaldeko ibilbide ederrak Unescoren Mundu Ondarearen izendapena du. Eta milaka arrazoi daude horretarako, toki misteriotsu honen harrizko pilareek historia eta mitologia biltzen dutelako. Ipar Irlandako txoko hau duela 60 milioi urte baino gehiago sortu zen, hozte moteleko labak 40.000 zutabe hexagonal gurutzatu zizelkatu zituenean. Planetaren iragan zaharrenera sartzeko atea deitu izan diote. Bueno, mugak itxiak ditugunez eta ditxosozko pandemiak Irlanda berdera bidaiatzeko aukera galarazten digun bitartean, Ipar Irlandako turismo elkarteak proposamen batzuk helarazi dizkigu modu birtualean, bederen, gure gogoak ase ditzagun. Port Noffer edo Erraldoien Portuan has dezakegu bisitaldia, eguzkia ateratzen den bitartean 360 graduko itzulia eginez (doinuen ikonoa sakatzea komeni da, han bertan egotearen sentsazioa izan dezagun). + eta - teklei sakatuta, Aird Snout zutabeak bisita ditzakegu eta, eguzkia ezkutatzen ari denean, agur esango diegu misterioz betetako lur irlandar hauei.