Dabid LAZKANOITURBURU

Haftar mariskala Tripoliko setiotik alde egin beharrean da

Khalifa Haftar mariskalaren indarrak alde egiten ari dira orain arte kontrolpean zituzten Tripoli inguruko hainbat eskualdetatik. Bezperan aerodromo militar garrantzitsua galdu zuten. Gerra ez dute oraindik guztiz galdu eta Libiako ekialde guztia kontrolpean dute, baina argi geratu da ez dutela sekula irabaziko.

Khalifa Haftar mariskalaren indarrek Tripoli inguruko eskualde batzuetatik erretiratzea erabaki dute. Libiako Armada Nazionaleko (LNA) bozeramaile Ahmed al Mismarik iragarritakoaren arabera, «Tripoliko frontean tropa batzuk birkokatzea eta banatzea» erabaki dute. Erabakia, gainera, asteburuan ospatuko den Eir al Fitr jaialdiarekin lotu nahi izan du, ramadanari amaiera ematen dion ospakizunarekin.

Ez du, ordea, inor engainatzen. Are gutxiago, iragarpena bere indarrek aerodromo estrategiko bat galdu eta biharamunean egin duela kontuan hartuta.

Hain zuzen, astelehenean, Tripoliko Gobernuak Al Wuatiyako aerodromoaren kontrola berreskuratu duela iragarri zuen.

Al Wuatiya hiriburutik 140 kilometro hego-mendebaldera dago eta Haftarren indarren esku zegoen 2014. urtetik. Bertatik irteten ziren hegazkinak Tripoli eta beste objektibo batzuk bonbardatzera, azken hilabeteetan aparatu guztiak galdu zituzten arte. Hala ere, atzeguardia bezala erabiltzen zuen basea LNA miliziak.

Hornidura lerroak zapuztuta

Turkiako droneei esker, Tripoliren aldeko indarrek Haftarren hornidura lerroak zapuztu dituzte, bai Al Wuatiya inguruan, bai eta Tarhouna herriaren inguruan ere, hiriburutik 80 kilometrora duten azken atzeguardia basean.

Are gehiago, Errusian eginak diren baina itxura guztien arabera Arabiar Emirerri Batuek eman zizkieten hiru «pantsir» misil sistema suntsitu dituzte aerodromoan bertan.

Ez da mariskalak azken asteetan pairatu duen porrot bakarra. Turkiako Armadaren laguntzarekin, Tripoliko Gobernua (GNA) sostengatzen duten indarrek mendebaldeko itsasertzeko posizio guztietatik bidali dute Haftarren «Armada».

GNAko lehen ministro Fayez Serrajek onartu du garaipen honekin ez dela gerra amaitzen, baina hau gaineratuta: «Garaipenetik sekula baino gertuago jartzen gaitu».

«Haftarren indarrek mendebaldeko itsasaldearekin zuten azken lotura galdu dute eta GNAren indarrek Tripoli hegoaldean dagoen frontea indartu ahal izango dute», adierazi du Wolfram Lacherrek, SWP nazioarteko politikarako eta segurtasunerako Alemaniako institutuko adituak.

Lacherren iritziz, «honek gehienok bagenekiena baieztatu digu. Haftarrek ezinezkoa duela gerra hau irabaztea».

Izan ere, Turkiak Al Wuatiyako aerodromoa erabiliko du aurrerantzean Haftarren kontra.

Honek Libiako ekialde guztia kontrolpean du, baita hegoaldeko zati bat ere. Herrialdeko petrolio putzu eta terminal guztiak blokeopean ditu urte hasieratik.

GNAk mendebalde ia guztia, hiriburua barne, du kontrolpean. Misratah kostaldeko hiriko miliziek babesten dute, gainera.

La guerra siria se muda a Libia con mercenarios de ambos bandos

Si lo combates entre Damasco y los rebeldes han perdido intensidad por el alto el fuego ruso-turco, la guerra se ha trasladado a Libia, donde mercenarios de ambos bandos luchan bajo el padrinazgo de Moscú y Ankara.

La reciente alianza entre Damasco y el mariscal Haftar ilustra la imbricación creciente entre ambos conflictos. A comienzos de marzo, el gobierno paralelo de Haftar reabrió la embajada de Libia en la capital siria, cerrada desde 2012. Además, se han reanudado los vuelos entre Damasco y Bengasi, capital del este libio y feudo de Haftar a 1.000 kilómetros de Trípoli

Según un informe confidencial de la ONU, 33 vuelos de la Compañía privada siria Cham Wings desde enero han trasladado a cientos de mercenarios al frente libio. El estudio cifra en 2.000 los contratados por tres meses huyendo de la pobreza y el paro y reclutados por la compañía mercenaria rusa Wagner por encargo de Haftar.

Damasco no ha reaccionado al informe y asegura que los vuelos se limitan a «civiles, en particular sirios que viven en Libia».

Los expertos aseguran que Damasco y el mariscal Haftar se ayudan porque tienen un enemigo común: Turquía.

Rusia buscaría con su implicación en estos traslados advertir a Turquía de que podría tomar represalias asimétricas en respuesta a acciones militares turcas en Siria provocando una escalada recíproca en Libia. Así, Ankara estaría amenazada con un doble frente que le situaría al límite de sus capacidades.

Turquía cuenta con miles de mercenarios sirios en Libia, 3.000 según la ONU y hasta 9.000 según el opositor Observatorio Sirio de Derechos Humanos (OSDH) —entre ellos decenas de adolescentes–, que añade que otros 3.000 estarían siendo entrenados por el Ejército turco para

ser enviados al frente sur de Trípoli. Todos ellos pertenecerían a los restos del rebelde «Ejército Sirio Libre» refugiados en zonas de Siria bajo control de Ankara.

El OSDH asegura que la Wagner rusa estaría entrenando a 300 mercenarios en Lattaqia para mandarlos a Libia.