Puntista onenak, Donibane Lohizunen
Zalantza handiak egon badira ere –esaterako, Hossegorrek txapelketa bertan behera utziko duela adierazi du–, zesta-puntak bere txapelketak izango ditu Donibane Lohizuneko pilotalekuan. Gainera, bertako enpresak jakinarazi duenez, egungo puntistarik onenek Lapurdiko kostaldeko herrian jokatuko dutela baieztatu dute. Bidasoaren hegoaldera zer gertatuko den airean dagoen bitartean, zestak urteko martxari eutsiko dio, gutxi gorabehera 1.500-2.000 lagun bildu izan dituzten Nazioarteko Txapelketekin. Gainera, Frantziako Canal+ telebista katearekin ere hitzarmena adostu dute, partidak telebistaz zuzenean eman ahal izateko.
Jai Alai News atariak ezagutarazi duenez, denboraldia uztailaren 16an hasiko da eta abuztuaren 27an bukatu eta jaialdiak astearte eta ostegunero jokatuko dira. Egoera ez da onena, eta pentsatzekoa da soldatak ez direla betikoak izango –jaialdi hauetan turismoak garrantzi handia izaten du–, baina puntistek jokatzen hastea erabaki dute.

«Biktimen nahia» errespetatzeko eskatu du Errenteriako Udalak

«Zorabiagarria eta dramatikoa izan zen 2000-2003 aldia»

EH Bildu sigue al alza, UPN retrocede y PSE y PSN caen, según EITB Focus

Canciones y polen inflamable para no valorar los porrazos de Loiu
