Kontrolik gabeko zabortegiak urtegian
Urrunagako Administrazio Batzarretik idazten dizuegu, Urrunagako urtegiaren ertzean dagoen Sorgimendiko parke «naturalean» aspalditik gertatzen ari den egoera salatzeko. Leku horretan aisialdirako parke bat dago, barbakoekin, eta jendea bertara joaten da eguraldi ona egiten duenean. Zaborrak biltzeko prestatutako bi puntuetan, dagozkien edukiontziekin, mota guztietako tresnak uzten dira (pneumatikoak, paratxokeak, sofak, plastikozko biltegi handiak, obra-hondarrak...). Bestalde, lehenengo fasean sartu ginenetik, nabarmen handitu da eremu horretan jende kopurua, eta, beraz, han utzitako hondakinak proportzio berean handitu dira. Aste honetan zehar, Sorgimendi parkeko edukiontzietan autoen kolpe-babesak utzi dituzte, eta igande honetan, goizeko bederatziak aldera, bai parkean, bai Urrunaga herriko elizako edukiontzian, haurren kotxetxo eta aulki ugari utzi dituzte. Batzarretik publikoki salatu nahi dugu egoera hori; batetik, ingurua bisitatzen duten pertsonen artean gizalege handiagoa egon dadin, eta, bestetik, parkearen kudeatzaile diren agintari eskudunen zaintza handiagoa izan dadin.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
