Baztan eta Bertiz abentura Parkeak, aske sentitzeko aukera paregabea

Ekainaren 20tik zabalik daude Elizondon eta Narbarten kokatuta dauden Baztan eta Bertiz abentura parkeak. Lehenengoan, Beartzun arroila zeharkatzen duten tirolinak daude, baita ur-parke natural bat, 200 metroko ferrata bidea eta, ausartenentzat, 100 metroko pendulu-salto erraldoia ere bai. Bigarren parkean, 4 urtetik goitiko umeak tximinoen gisan zuhaitzez zuhaitz ibil daitezke segurtasun osoz. Paintball eremua ere badago, helduentzat.

Pasa den martxoaren 14an ezarritako konfinamenduan, etxeak herritarren lan, bidaia zein lagunekin egoteko espazio bihurtu ziren. Gutxika-gutxika herritarrak kalera bueltatu dira, denboran zehar malgutzen joan diren hainbat muga eta neurriekin.

«Normalitate berri» izendatu duten egoera berri honek pertsona gehienen udako planak hankaz gora jarri ditu. Nazioartera bidaiatzea zaila izango da aurten, bertako turismoaren onurarako.

Joan den ekainaren 20an Bertizarana eta Baztango abentura parkeek ateak ireki zituzten, Nafarroako inguru ederrenetariko batez gozatzeaz gain, bertara hurbiltzen diren guztiek askatasun sentsazioa berreskura dezaten.

BKZ-Navarra Aventura enpresak kudeatzen dituen parke hauek Iruñetik 45 kilometro eta Donostiatik 52 kilometrora daude. BKZ-Navarra Aventura 1993an sortu zen, eta raftinga, piraguismoa, eskalada eta bestelako abentura-kirolen eskaintza zabala duen Euskal Herriko enpresa aitzindarietako bat da. Gaur egun 27 dira urtean zehar bi parke hauetan lan egiten duten profesionalak eta udan 45 izatera heltzen dira.

Parkea handitzeko bigarren fasea diseinatzen ari dira gaur egun; instalazioak berritu eta mota guztietako bezeroentzako abentura jarduera berriak eskainiz, Europa mailako Turismo Aktiboaren eskaintzaren barruan parke garrantzitsuenetako bat bihurtzea dute helburu.

Egungo egoera dela eta, Baztan parkera joan nahi duen edonork, ekintzen erreserba aurretiaz egin beharko du webgunearen bidez (www.navarraaventura.com) edota telefonoz (659 081 431 eta 609 461 741). Bertiz Abentura Park, bestalde, 10.30etik 14.00etara eta 15.00etatik 18.30era egoten da zabalik egunero, euririk ez bada bederen.

Bertiz, lehenengoa

Lehenengo abentura parkea 2003an sortu zuten. Narbarten kokatuta, Bertiz Abentura Park izena eman zioten. Zuhaitzen arteko zirkuituak eta jolasak, tirolina txikiak eta paintball-ean jarduteko aukera du Bertizera hurbiltzen denak.

2018an parkea goitik behera eraberritzeari esker, Europako legedira egokitu zen eta “bizitzako lerro jarraia” izeneko segurtasun sistema ezarri zuten. Sistema honekin, erabiltzailea zirkuituaren hasieratik bukaeraraino, kilometro bateko ibilbidean, segurtasun kableari lotuta egotea ziurtatzen da.

Zuhaitz parkean zailtasun ezberdinetako ibilbideak daude –horia, berdea, gorria, urdina eta beltza– eta 60 joko eta 6 tirolina baino gehiagoz gozatzeko aukera dago. Zuhaitz parkeko ekintzetan 3 urtetik aurrerako haurrek parte har dezakete.

Horretaz gain, paintballean aritzeko aukera ere badago Bertizeko abentura parke honetan. Ekintza honek arrakasta handia dauka lagunarteetan, enpresa sustapenerako ekimen gisa zein ezkondu aurreko agur festetan. Ekintzarako beharrezkoa den material guztia erabiltzaileen esku dago eta jarduera hasi aurretik begiraleak azalduko dituen arauak bete beharko dira paintballean jolastu ahal izateko. Behin ekintza bukatuta, jokalariek Bertiz aterpeko aldagela eta dutxak erabili ahalko dituzte, egunaz, inguruaz eta beste ekintzez gozatzen jarraitzeko.

Baztan, parke onena

Bigarren parkea Elizondoko Beartzun auzoan dago eta Baztan ibarraren ikuspegi ederra eskaintzen du. 2015ean eraikitako parke honek abentura kirolen parke onenaren Fitur saria lortu zuen.

Parkeak 4 urtetik gorako pertsonentzako jarduerak eskaintzen ditu. Haurrek tirolina-zirkuituan Beartzungo erreka alde batetik bestera zeharkatuz esperientzia ahaztezinak biziko dituzte. Ibilbide hauek lurretik 20 metroko altueran kokatuta dauden 40-45-50 eta 60 metroko tirolinak dituzte.

“Aquapark” naturala da Baztango parkeak eskaintzen duen gune erakargarrienetakoa. 6 urtetik gorakoek blai eginda bukatuko dute hemen; eremu hau uretako jarduerak, txirristak, putzuetarako jauziak, era guztietako rappelak eta ferrata bide txikiak egiteko aproposa da.

8 urtetik gorakoentzat, aipatutako aktibitateez gain, parkean 200 metroko ferrata bide zoragarri bat egiteko aukera dago. Kirol honek eskaladako sentsazio berak bizitzeko aukera ematen ditu, baina segurtasun osoz, horretarako kable sistema berezi batek bezeroa une oro lotuta duelako.

Parkeko bertze ekintza zoragarri bat lau tirolina erraldoien bidez Beartzungo arroila gurutzatzean datza, 220-280-300-450 metroko luzera eta 120 metroko altuera duten tirolinen bitartez (7 urtetik gorakoentzat).

Eta ausartenek 100 metroko altueran kokatuta dagoen plataformatik salto egiteko aukera izango dute penduluan. 15 urtetik gorakoei zuzendutako ekintza honetan, puenting moduko saltoa egingo dute parte hartzaileek eta 140 metroko hegaldia egingo dute amildegira salto egitera ausartzen direnek.

Ya está abierta la inscripción para los Campamentos de verano multiaventura

La influencia del coronavirus será evidente este verano. Sin embargo, los más txikis podrán volver a disfrutar de sus vacaciones en los parques de aventura de Baztan-Bertiz. Para garantizar su seguridad y salud, se ha elaborado un protocolo tomando como base las medidas establecidas por las autoridades sanitarias competentes.

Las colonias multiaventura están dirigidas a niños y jóvenes de entre 7 y 15 años que, durante seis días, podrán recorrer tirolinas, cañones naturales, vías ferratas, hacer piragua o recorrer los diferentes circuitos entre árboles.

Los turnos de estancia son de seis días y se desarrollan desde el 26 de junio hasta finales de agosto, tanto en euskera como en castellano (el año pasado participaron más de 1.300 niños y niñas). Normalmente, los turnos se repartirán en función de la edad, para que todos los pequeños disfruten al máximo. Asimismo, contarán en todo momento con monitores de tiempo libre que les acompañarán en su día a día, así como con monitores especializados en todas las actividades que realicen.

Podrán disfrutrar de diferentes actividades; desde las tirolinas más pequeñas de 40 metros de largo a las tirolinas de 460 metros y más de 120 metros de altura, con las que cruzarán de lado a lado el cañón de Beartzun. También podrán bajar el cañón con toboganes acuáticos, saltos a pozas, rápeles, vía ferrata...

Todas aquellas personas que quieran inscribirse en los campamentos podrán hacerlo, hasta que se agoten las plazas, a través de un formulario que encontrarán en la página web (www.navarraaventura.com/ campamentos).

BAZTAN ABENTURA PARK

• Tirolina erraldoiak (Canoping): 4 tirolinaz osatutako zirkuitua (300 eta 460 metroko luzera eta 120 metroko altuera). Ikuspegi zoragarriak. 8 urtetik aurrera.

• Tirolina txikiak (Canoping): 4 tirolinaz osatutako zirkuitua (40-45-50 eta 65 metroko luzera eta 20 metroko altuera). Beartzungo errekaren gainean. 4 urtetik aurrera.

• Arroila-aquapark naturala: Aquapark natural honetan txirristak, saltoak, rapelak eta ferrata bide bat daude. Arroila txirrista eta saltoen bidez jaisten da (200 metro). 8 urtetik aurrera.

• 200 metroko ferrata bide handia: Haitz handi bat igoko dugu. Paretan jartzen diren grapa eta soken bidez denbora guztian lotuta egongo gara. 8 urtetik aurrera.

• Mega pendulua: Ausartenentzat; plataforma 100 metroko altueran kokatuta dago, eta salto ikusgarri bat egiteko aukera ematen digu, 140 metroko hegaldiarekin. 15 urtetik aurrera.

BERTIZ ABENTURA PARK

• Zuhaitz-parkea: Zailtasun ezberdinetako ibilbideak daude (horia, berdea, gorria, urdina eta beltza), 60 joko baino gehiago eta 6 tirolina.

• Paintball: Ekintza hau lagunarte, enpresen sustapen eta ezkondu aurreko agur festetarako aproposa da.