Kirmen Uriberen lanari buruzko lehen azterketa kolektiboa argitaratu dute
“Kirmen Uribe: Bizitza, Fikzioa” izenburua du idazle ondarroarraren lanari buruzko azterketa kritikoak biltzen dituen lehenengo liburu kolektiboa. Bertan Uriberen unibertsoaren aurpegi anitzak aurkezten dituzte hamaika ikertzailek; horietatik zazpi, euskaldunak, eta beste lau, espainiarrak nahiz amerikarrak: Hasier Arraiz, Leyre Arrieta, Estibalitz Ezkerra, Miren Ibarluzea, Jon Kortazar, Mari Jose Olaziregi, eta Lourdes Otaegi; Jose Martinez Rubio (Jaume I Unibertsitatea), Maria Jesus Nafria (U. Konplutentsea), Luis Martin Estudillo (Iowako Unibertsitatea) eta Sally Perret (Salisbury Unibertsitatea).
Maria Jose Olaziregi editoreak azpimarratu zuenez, «Uribezale guztientzako irakurketa gonbita da eta, Kirmenen sorlekuari bezala, kresal usaina dario. Kaleidoskopio baten antzekoa da».

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
