02/08/2020

Kolapsoak krema itxura du Trafalgar Square-n
0801_eh_mosca

Krema irabiatuzko kono erraldoi bat duen 9 tonako eskultura aurkeztu zuten ostegunean Trafalgar Square-n, Londresen. “The End” izeneko artelan hau 2016an bururatu zitzaion Heather Philipsoni, Britainia Handiak Europar Batasuna uzteko botoa eman berri zuenean eta Donal Trump presidentetzarako lasterketan zebilenean: «Krema airez beteta dago, eta, beraz, beti dago kolapsoaren ertzean, eta hori da sentitu nuena». Argazkia: Tolga AKMEN | AFP