BEGIRADA

Euskal Herria mapan jarri duen gazte australiarra

Jacob Elordi aktore eta modeloak, Wikipedian bere arbasoak espainiarrak zirela irakurri ostean, bideo bat argitaratu zuen aurreko ostiralean, bere arbasoak espainiarrak ez, euskal herritarrak zirela esateko. Esan, eta Wikipedian jartzen zuena zuzendu zuen. Nerabeen artean izar bat da Elordi. Netflix-eko “Euphoria” eta “The kissing booth” telesailekin egin da nazioartean ezaguna, Instagramen 9,6 milioi jarraitzaile ditu, bideoak milioi eta erditik gora ikustaldi ditu eta atzo horixe izan zen NAIZen argitaratutako albisterik irakurriena.