Andres OSA «SAKONA»
HERRI KIROLAK

Nafarroako zenbait txapelketa, bihar Beran

Berako Eztegara pilotalekuan jokatuko dira bihar 17.00etan hasita Nafarroako zenbait txapelketa. Hirugarren Mailako aizkolarienean, esaterako, parte hartzaileak Ibai Soroa (Arribe), Oier Larretxea (Bera) eta Endika Goia (Bera) izango dira. Egin beharreko lana: bi enbor 45 ontzako eta bi kanaerdiko nork azkarrago ebaki. Bi onenak Bigarren Mailara igoko dira.

Gizonezkoen ingude txapelketan lehiakideak Alex Fernandez (Iruñea), Josetxu Urrutia (Leitza), Imanol Martin (Berriozar), Angel Albarran (Guadalajara) eta Iosu Marturet (Antsoain) izango dira. Egin beharreko lana: 18 kiloko ingudearekin ahalik eta altxaldi gehien egin. Emakumeetan, 9 kilokoarekin, Virginia Finol (Iruñea), Irune Biurrun (Antsoain), Nerea Resa (Antsoain), Maika Ariztegi (Ituren) eta Jenny Serrano (Iruñea) neurtuko dira.

Sokatira

Bihar 17.00etan jokatuko da Getxon Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa, 600 kilotan. Parte hartzaileak Getxo, Goiherriko bi talde, Akelarre, Mutriku eta Gaztedi izango dira.