«Estereotipoak desegiteko», zurrumurruen aurkako kanpaina
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zas! Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareak kanpaina berri bat abiarazi dute sare sozialetan, «estereotipoak desegiteko eta kultura aniztasunaren potentziala argitara emateko, gisa horretan euskal gizartean eragiteko eta bizikidetzarako espazioak sortzeko asmoz».
Ion Gambrak, Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzendariak, eta Andrea Ruizek eta Xabier Aierdik, ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sareko kideek, prentsaurrekoan aurkeztu zituzten kanpainaren edukiak. Azaldu zutenez, sarearen hiru lan-ardatzak (dibulgazioa, diskurtsoa eta prestakuntza) modu erakargarri eta intuitiboagoan plazaratuko dituzte orain, web atari berriaren bidez. «Herritarrek eduki horiek beren egitea» dute helburu.
“Usteak, ustel” sailean, adibidez, hainbat arlotan adituak diren pertsonei egindako 14 elkarrizketa bildu dituzte.
Dibulgazio jardunaldiak
Bestalde, zurrumurruen aurkako estrategia sareetatik harago ere garatuko dute. 2020an egindako jardueren artean, ZAS!-ek solasaldiak egiten jarraitu du, kasu honetan Tolosan, Deban eta Aretxabaletan. Oraingoan, islamofobia izango dute hizpide Maya Amrae eta Eva Maria Gomez Petsicorekin. Era berean, adierazpen askatasuna eta gorroto diskurtsoak jorratuko dituzte Imanol Zubero eta Mikel Mazkiaranekin.
Prestakuntzari dagokionez, sarea akordio batera iritsi da Tokikom euskarazko tokiko hedabide sarearekin eta bi mintegi egin ditu, komunikabideen alorreko hamahiru profesional trebatzeko asmoz datuen testuinguruaren eta informazio tratamenduaren inguruan.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
