Txillardegiren literatura
Txillardegiren literatura irakurtzea merezi du, plazer estetiko-etikoa bizitzeaz gain, irakurlea prozesu horretatik gizatiarrago irtengo baita, klasikoak irakurri ondoren pertsona bera berdina ez den bezalaxe, ezen Txillardegi modernoa izateaz gain euskal klasiko unibertsala baitugu.
“Leturia”, “Peru”, “Haizeaz bestaldetiko ahotsa”, “Elsa”... ez dira abstrakzio hutsak, haragizko gizonaren agonia, larrimina, amodioa, problema existentzialak iradokitzen dituzte. Bidenabar, “Euskal Herrian Putzu”, “Exkixu”... eta horien bilbeek, narrazioek, herri honetan gertatutakoak zelako bizipenak izan diren iradokitzen eta islatzen dute.
Eta gogoeta eragiten diote irakurleari, zirt edo zart egin aurretik bestea ulertzera, Euskal Herrian sakontzera, bestearekin enpatia zubiak eraikitzera bideratuko du, artez, literaturaz, jakituriaz... Txillardegiren literatura irakurri gabe nola ulertu euskal literatura? Galdera egina da.

«Juan Carlos I era el rey de una corte de golfos»

Los muertos de la Legión Cóndor en Euskal Herria

Egia-ostetik negazionismora, saltsa arriskutsu bat

La llegada masiva de sargazo cambia el color del Caribe
