BEGIRADA

Hormak ez direnean, zangak dira

Boliviatik eta Perutik Txilera doazen migratzaile venezuelarren sarrerak kolapsatu egin du Colchane udalerri txikia, Andeetan, 3.700 metroko altueran. Txileko Gobernuak 600 militar bidali ditu migrazio irregularra kontrolatzeko eta hondeamakinek zangak egin ditzaten. Ikuspegi errepresibo bera leku guztietan. Ea Boricen Gobernu berriak aldatzen duen...