Musikaren plataformak (II)
Edozein musika plataformaren xedea sormenaren fruituak erakustea da. Abestia da plataforma nagusia. Sortzaileek kantu berria dutenean, ia beti esango dute egin duten “azkena”, berriena dela onena eta izugarriena. Gutxitan irakurriko dugu egindako “azkena” ez dela ikaragarriena. Urteetara, agian, mingaina zuloan sartuko dute, eta berriro hausnarketa hutsal askorekin atonduko dute kantuek ez dutela funtzionatu plataforma egokirik ez dutelako izan. Bustitakoa ezin da gehiago busti.
Euskal Herrian sortutako Motmo musika plataformaren asmoa musika ikasleei informazioa eskaintzea da, sortzailearekin batera gitarra edo baxua jotzen ikasteko. Plataformak kantuaren berri urratsez urrats emango digu tablatura, soinu eta irudiekin; hau da, tutorialak dira.
Herri plataformak direla eta, Jaurlaritzako Arantxa Tapiak zera dio era absolutuki gutxiesgarrian: «Badakigu aurkako plataformak badaudela: herri honetan edozein proiekturi ateratzen zaio plataforma bat». Botereak beti arrazoia izan nahi du, baita hiltzen duenean ere. Beti bilatzen du desakreditazio iraingarria. Handiak handia delako uste du handia izateak ematen diola txikia suntsitzeko arrazoia. Botereari kontrako iritziaren argudiaketak ez dio inoiz balio. Osasun alarman ez da egon zirrikiturik Jaurlaritzak eta akolitoek esaten zutenari beste iritzi batzuekin aurre egiteko. Desakreditatu eta segi aurrera, zapalgailuaren suntsiketa legea finkatu da.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
