Matxin (I)
Aspaldiko bertso batzuk etorri zaizkit eskuetara, eta egutegian hurbil gaudenez agertzea erabaki dut, apirilaren 9an hil zen norbaitenak baitira, baina duela 87 urte. Hilabete batzuk lehenago, urtarrilean, historia idatzi zuen. Bai, euskaldunoi onartzea kostatzen zaigun hori, hau da, historia egin dezakegula. Gure ezin konponduak, inbidiak, ezin ikusiak… gure txikitasunak bazter utziko bagenitu! Ezagun zaizue melodia hori? Korrikarekin elkartu gara baina Aberri Egunarekin ikusiko dugu! Herria eraiki behar dugunerako...ai ama!
Bueno, pario zale naiz, eta hau ez dut galdu nahi, uste baitut bi edo hiru zutabe beharko ditudala ene protagonista aurkezteko, Martin Irabola Goya, Senpereko Matxinengaina baserrian 1879an jaio zena; ezagutzen duzue? Agian bertsozale amorratuek bai, noski, baina haren berri izatea ez da erraza suertatzen. Hurbilean oroitzen dut Amets Arzallus bigarren sailkatu zenean Bertsolari Txapelketa Nagusian senpertar batek zuzendu ninduela lapurtar batek bigarren egin zuela «lehen aldiz txapelketan» erran nuelako. Bale, hainbeste ilusio neukan halakorik sentitzeko… ekibokatu nintzela. Ene jakinduria ere ez baita betiereko iturri ur. Zaharretik berritzen den zerbait baizik ez. Eta Matxin eskola gabea zen, baina eskola berri bat sortu zuen, biziki denbora gutxian, hori zait interesgarri, hemen teknologia eta jakinduria artifiziala bultzatzen den garaian... Heldu den aste arte!

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
