111 Akademiaren Saria Eider Rodriguezentzat

212 akademiakide ditu gaur egun 111 Akademiak, eta horietako 127k parte hartu dute 2021eko sariduna izendatzeko 2022ko urtarriletik apirilera bitartean egindako hiru bozketa txandetan. Eider Rodriguezen “Eraikuntzarako materiala” eleberria aukeratu dute eta Itxaro Bordaren “Euri zitalari esker” lana izan du lehiakide azken bueltan.
Akademiakideek, zeintzuek euren botoen bitartez euskal irakurleen multzoa ordezkatzen duten, Eider Rodriguezen eleberria «irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatura lan ederra» dela adierazi dute.
«Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari. Sakonera handiko erauzte psikologikoa. Protagonistak bere aita definitzen duen moduan definituko du akaso hainbatek nobela hau: gazia eta mingotsa. Zalantzarik gabe, maisulana», azaldu zuten azken erabakia plazaratzean.
1996an jaiotako saria
Euskal Herriko irakurleek ematen duten sariak 26. edizioa izan du aurten. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996an jarri zuen abian Beterriko Liburua literatura-aipamena (gerora 111 Akademiaren Saria bihurtua) euskal literaturaren plazan irakurleari hitza eta protagonismoa emateko asmoz.
Ordutik izan diren idazle sarituen artean daude, besteak beste, Joxean Agirre, Lourdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Irati Jimenez, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre, Kirmen Uribe eta Uxue Alberdi.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
