PAI eredu hartzea berdintasuna kolpatzea dela dio Kontseiluak
Kontseiluak «oso larritzat» jo zuen Nafarroako Parlamentuak PAI (ingelesez ikasteko programa) eredu bihurtzeko hartu berritako erabakia. Larunbatean Iruñean eginen duten mobilizaziorako arrazoiak «ugaritzen» ari direla azpimarratu zuen.
«Nafarren arteko berdintasunaren aurkako kolpe bat da», erran zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, Iruñean eginiko agerraldian, larunbatean mobilizazioa abiatuko duten leku berean, Antoniutti parkean. Bertan izan ziren AEK, IKA, Sortzen, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Emun eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia.
«Zitala da»
«Gaur egungo hezkuntza ereduak milaka haur eta gazteri ukatzen dio euskara ezagutzeko eskubidea, eta euskararen gutxieneko noziorik gabe uzten ditu. Horren aurrean, ingelesa ezagutzeko balizko eskubidea erdigunean jartzea zitala da», nabarmendu zuen.
Bilbaok gogoan izan zuen PAI Nafarroara iritsi zenean, orduan lehendakari zen Yolanda Barcinak telebistan argi erran zuela «euskararen hedapena gelditzea» zuela helburu. «Argi geratu da PAIrena bezalako ereduak ezarri nahi izan diren lurraldeetan, hizkuntza gutxituaren irakaskuntzari aurre egiteko estrategiaren baitan kokatu izan dela, eta Nafarroan ere horrela izan zen, eta horrela da», adierazi zuen Balearretako eta Valentziako kasuak gogora ekarriz.
Bestetik, euskara merezimendu gisa arautzeko eta PAI eredu bihurtzeko prozesuek izan dituzten abiadura kontrajarriak ere deitoratu zituen. «Hor ere ikusten dugu, intentzionalitate maltzurra erakusten dutela zenbait alderdik, bereziki euskararen kontrako neurriak jokoan daudenean».
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
