Ligako finalerdiak jokatuko ditu Ampok

Ampo Ordiziak Ligako finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu zuen Altamiran Ciencias Sevillako taldea 26-20 menderatu ostean. Gipuzkoarrek etxean jokatzeak ematen duen abantaila baliatu zuten zaleen bultzadarekin garaipen estua bezain bikaina lortzeko, eta moralez beteta joango dira hemendik bi astera Valladolid aldera, El Salvadorren zelaira, finalerdi horiek jokatzera. Neurketa oso parekatua izan zen hasieratik. Etxekoak aurreratu ziren hamargarren minutuan Asier Alvarez de Eulateren entsegu batekin, baina andaluziarrek berehala irauli zuten markagailua Guillermo Mateuren entsegu batekin eta Cormac Eoin Foxen bi zigor kolperi esker. Bigarren zatiak ere antzeko bidetik jarraitu zuen. Berriz ere Ampo aurreratu zen Oier Goiak sinatutako entsegu batekin (17-13), baina ondoren Axel Paparen erantzuna iritsi zen Ciencias 17-20 aurreratzeko. Azken txanpan, ordea, Valentin Cruzen ostikoek erabaki zuten dema: hamar minutu eskasean bi zigor kolpe gauzatu zituen argentinarrak eta drop bat makil tartean sartu zuen zaleen gozamenerako.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
