BEGIRADA

Borondate faltak eragindako tragedia

Ehun bat pertsona elkartu ziren atzo Oñatin bertoko 53 urteko zurgin baten heriotza salatzeko. Langilea sei metroko altueratik erori zen Aramaioko etxe baten erreforma lanetan ari zenean. 27 dira honezkero 2022an Hego Euskal Herrian lanean hil diren langileak. Ez dirudi istripuok ahalik eta gehien murriztuko dituzten neurri eraginkorrak hartzeko borondaterik dagoenik.