Musikaren etiketez
Argigarriak eta identifikatzaileak badira, musika etiketen aldekoa naiz. Balio handia dute bidea errazteko, talde “berriak” ezagutzeko. Musikak identifikatzeko modu egokia da, baina dena ez da biribila. Etiketek estiloen arabera zerrendatze hutsak errealitatetik hain gertu ez egotera eraman gaitzake. Batez ere, online plataformetan erabiltzen dira estiloak zehazteko izenak; nitxo nagusiek azpinitxoak dituzte eta “azpi” horiek beste “azpi” andana. Baina maiz gertatzen da doinu anitz definitu edo identifikatuko lituzkeen nitxo egokirik ez dagoela araututako nitxotegian.
Aurreko batean, bertoko formulario bat betetzen ari nintzela, azpinitxoa zehazteko utzitako hutsunean idazteko, norberak nahi zuen musika estiloaren etiketa zehazteko, aukera eskaintzen zuen. Salbuespen hori kenduta, online musika- plataformetan, oro har, ez da ageri, inolaz ere, laukitxorik norberak nahi duen etiketarekin betetzeko.
Herrialde askok lortu dute herrialdearen izena duen nitxoa izatea, bere azpinitxoekin (Kataluniak adibidez); “basque”, ordea, ez dator oraingoz zerrendan. Plataforma jeneralista horietan sarri bete dut “rock” nitxoari dagokion azpinitxoa “foreing language rock” etiketa antzuarekin, eta identifikazioak %100 du akatsetik. Ez garamatza inora. Desidentifikatu egiten du, desitxuratu, zerbait azaldu beharrean, baina bete beharreko laukitxoa da. Jeneralista denez, aferak zuzenketa zaila du.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
