BEGIRADA

Oroigarri frankista bat gutxiago

Polloeko hilerriaren titularra dela baieztatu ostean, Donostiako Udalak han lurperatutako frankisten memoria jasotzen zuen plaka kendu du, Memoria Historikoaren Legea urratzen zuela- eta. Bada garaia instituzioek ardura hartu eta sinbologia frankista gune publikoetatik ken dezaten. 2022an, Franco hil eta 47 urtera, hura goratzen duten ikur guztiak gure kale, plaza, eraikin eta mendietatik desagerrarazteko garaia da.