Castro (II)
Azken batean, Mexiko eta Hego Amerikako biztanle guztiak hibridotasunaren emaitza badira, denak dira neurri batean indigena. Are gehiago, hibridazioaren diskurtsoak nazio estatuaren sorrera edertzeko aukera eman du. Metropolitik independentzia lortu izana kolonialismoaren amaierarekin lotzen dute “latinoek”, baina kolonizatzaileak ez zuen inoiz alde egin (nazio estatuek hainbeste goraipatzen dituzten “libertadore” horietako gehienak europar jatorrikoak ziren), bere burua tokiko bihurtu zuen eta arraza kategorizatzeko egiturazko sistemari esker (“kolorismoa” da horren ondorioetako bat) bere nagusitasunari eutsi dio orain arte. Bide batez, gogora dezagun Castroren aita galiziarra zela, Kubara espainiar inperioaren interesak babestera joandakoa, AEBen kontrako gerraren ostean uhartean geratu eta dirutza egin zuena.
Indigenentzat “Hego Amerika” izena zein “latino” izendapena guztiz arrotzak dira. “Abya Yala” du izena beren lurraldeak. AEBen egiturazko arrazakeria salatu beharra dago, “latino” izendaturiko talde etnikoen zapalketa barne. Baina azken hori ez dadila beste lurraldeetan existitzen diren arrazakeria, xenofobia eta botere dinamikak zuritzeko aitzakia bilatu. Ezin baitugu ahaztu espainieraren presentzia kontinentean, ingelesarena, frantsesarena zein portugesarena bezala, giza eta kultur genozidioaren emaitza dela eta europar jatorrikoak ez direnen jazarpenak indarrean dirauela kontinente osoan.
Zuzenketa: James Francori eskainidiote Castroren rola eta ez Jared Letori, aurreko zutabean aipatu bezala.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
