Beyond Spain
Munduko liburu azokarik garrantzitsuena dela Frankfurtekoa, hori erran dit Carolinek Baionan. Alemaniarra da bera, Carolin Breinker, anarko sindikalista, eta poliglota, euskara ere zakuan sartzear du orain. Euskaldun gizonezkoa izendatzeko «der Baske» darabiltela eta emazteentzat «die Baskin», Euskal Herriari aldiz «Baskenland» deitzen diotela. Alemania deitzen diot nik, baina «Deutschland» dela, eta «der Deutsche», «dieDeutsche» herritarrak. Hauexek elkarrizketa baten bitxikeriak, gure euskarak baduela generoarentzat egokitasuna, «Je suis basque de Euskal Herria» askotan erraten dudala, eta ia inoiz «I’m from the Basque Country». Handia zera da, Carolinek kontatu didala aurtengo Frankfurteko azokan Espainia dela gonbidatua; eta hori jakin bezain laster, Petra Elser Euskal Herriaren aldeko ekintzaile nekaezina gidari, zerbait egin behar zutela deliberatu eta «Beyond Spain, Frankfurt Alternative Book Fair» sortu zuela bera partaide den talde batek. Urriaren 19tik 23ra ospatuko da azoka, eta «Beyond Spain» alternatiboan frankismoaz hitz egingo da, Picassoren Gernikaz, Espainiako demokraziaren gorabeherez, hizkuntzaz, musikaz, kulturaz. Ederra bezain garrantzitsua iruditu zait Carolin bezalakoek gure herri zahar honen alde egiten dutena. Gu neurri horretan kabitzen ote garen, edo eskerrak ematera ausartzen garen, behintzat. Zalantza gelditu zait. Besarkada bat eman, eta «eskerrik asko» erran diot.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
