KLIK

Herri harrera beroa Gasteizen Sultana Jayari

Dozenaka herritarrek ongietorri beroa egin zioten atzo Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan Sultana Jaya ekintzaile sahararrari. Bisita Sahara Koordinazio Unitateak antolatu du, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin eta Saharako Diasporarekin batera. Sultana Jaya giza eskubideen aldeko ekintzaile sahararra da, eta urte eta erdi baino gehiagoz atxilotu zuten bere etxean, legezko justifikaziorik gabe. Egunotan, Mendebaldeko Sahararen gaur egungo egoera azaltzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, hitzaldien bidez. Jaizki FONTANEDA | FOKU