Ikusi Mikusi, zer liburu jaso duzu Saran?
Sarako haur eta gazteentzako azokara joanen den haur orok 15 euroko bonua jasoko du, gogokoen duen liburua eskuratu ahal dezan.

Euskara hutsean egiten den haur eta gazte literatura azoka gaur eta bihar egingo dute Saran. Duela 39 urtetik Idazleen Biltzarra antolatzen den herrian, bigarren edizioa izango du aurten Ikusi Mikusi azokak. Saratarrek bi kultur hitzordu horiek data ezberdinetan egitea erabaki dute, haur eta gazteentzako literatura azoka «gizartean dagoen eskas bat betetzera datorrelako». Atzo, ikastetxeei eskainitako eguna izanik, ikaslez bete zen azoka. Gaur, larunbata, familien txanda izanen da, Ruper Ordorika abeslaria “aitabitxi” ukanen duen ferian. «Euskal Herri osoko haur eta gazteek elkarren arteko topaketa egiteko parada ukaitea da gure helburua», aitortu dute antolatzaileek. Hala, Lapurdiko herrira heldutakoan irakurle gazte bakoitzari 15 euroko bonua emanen diote gogokoen duen liburua eros dezan. Ikasle andana ibili zen atzo Saran beren idazlanak elkarri aurkezten, sormen lanak biltzen dituen erakusketa bisitatzen eta atelier eta ikuskizunetan parte hartzen. Gaur, “Gure xaharrak” izeneko ikusgarria eskainiko diete familiei. Argitaletxeak ezagutzeko eta idazleekin mintzatzeko aukera eta bertze hainbat atelier izango dituzte.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
