Ziklo bat itxitzat eman ostean, Eragin gazteen asanbladak bere bidea amaitu du
Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen asanbladak, bere jardunari amaiera ematea erabaki du sei urteko ibilbidearen ostean, «ziklo bat betetzat» emanda. Oraingo «testuinguru zailean», gazte antolakuntza forma berriak «birpentsatu» eta «batasunetik etorkizun duina irabaztea ezinbestekoa» dela azpimarratu zuen atzo plataformak.
2016an jaio zen, krisialdi ekonomikoaren testuinguruan gazteriak bizi duen prekarizazioari aurre egiteko. Bilbon jarduera ekonomikoa aldatu izanak «lanaren atomizazioa eta borrokarako gaitasunaren galera» ekarri zuela ohartarazi zuen, eta «gazteek beraien eskubideen alde ideologizatzeko eta borrokatzeko espazio izateko» xedez sortu zen.
Besteak beste, BBK Live jaialdiko langileen baldintza prekarioen kontra egin dute protesta, baita apustu etxeen aurka ere.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
