Hiru eguneko okupazioa Marieniako lurren defentsan

Kanboko Tokiko Hirigintza Planaren berrikuspenaren aurka aurkezturiko lehen helegitea ez zuen ontzat eman Paueko Administrazio Auzitegiak. Hala ere, Kanboko Marieniako lurren defentsan jarduten duten eragileek ez dute amore emateko asmorik.
Ebazpen horretan epaileak aditzera eman zuen lurrek laborantzarako duten balioa ez dela frogatua. Alta, helegiteari begira osatu duten dosierrean higiezinen promozioaren aurka dauden elkarteek Ezpeletako piperraren sindikatuaren laguntza ukan dute. Hori dela eta, «dei horri begira fidakor gara», azaldu du Maryse Cachenaut Lurzaindia elkarteko ordezkariak. Edonola ere, epaitegietatik hel daitezkeen erabakien zain gelditu gabe, Lurzaindia eta CADE elkarteek, Nahi Dugun Herria oposizio taldeak eta Ostia sareak mobilizaziorako deia egin dute. Hiru eguneko okupazioa eginen dute urriaren 21etik 23ra.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
