Aurpegi berria Zarautz jauregiarentzat
Getariako hirigunean dagoen interes kulturaleko eraikina birgaitzeko proiektuaren kostu osoaren zati bat Europar Batasunetik datozen funtsekin finantzatuko da, 796.727 euroko ekarpenaren bidez.

Getariako Zarautz jauregia erabat zaharberrituko da erabilera anitza izango duen eraikin berria egiteko. Zaharberritze integralaren ondoren, bertan kokatuko dira turismo bulego berria eta Elkano Mundubira izeneko interpretazio zentroa, besteak beste. Getariako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Lakuako Gobernuak bat egin dute proiektu honetan -Europako funtsak jasoko ditu-. Zarautz Jauregia hirigunean dago, Kale Nagusiko 38 eta 40 zenbakietan, eta kultur interesa duen eraikina da, 1999ko dekretuaren bidez babestua. Eraikina hutsik dago egun. Eskuinetik beste dorre batekin lerrokatuta dago, eta ezkerretik, partzialki, San Salvador elizarekin. XVI. mendeko eraikin gotikoa da, ondare baliotsukoa, Getariako hiribilduaren bilakaerari buruzko informazioa jasotzen baitu. Beheko solairuan indusketa arkeologikoak egin dira, eta erromatarren okupazio baten aztarnak azaleratu.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
