Gipuzkoako ehungintzan hitzarmen berria izango dute
Hemeretzi greba egun eta urtebetez luzatu diren mobilizazioen ondoren, Gipuzkoako ehungintzaren sektoreak hitzarmen berria adostu du patronalarekin eta atzo sinatu zuten. Testuak 2010-2025 arteko indarraldia du eta, honenbestez, inflazioa aintzat hartuz, soldatak %14 eguneratuko dira.
ELAren arabera, «mobilizazioaren fruitua» da emaitza. Erdietsi den hitzarmena «historikotzat» jo dute, eta «pozik eta asebeteta» daude.
Prozesu berrien ondoriozko funtzioen eta zereginen gehikuntza aintzat hartuko du hitzarmenak, gehienak digitalizazioaren ondotik sortuak.
Gainera, igandeak eta jaiegunak atseden egun gisa bermatuko dira. «Orduak finkatzeko klausula bat ere gehitu» dute, eta, ELAk dioenez, «gehiegizko partzialtasuna» konponduko da eta eremu funtzionala zabalduko da.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
