Justaposizioa
Paradoxa interesgarria da Belgika. Iraganeko krimenak aintzat hartzeko borondate gutxi erakutsi du orain arte (Europako gainerako herrialdeen antzera, bide batez esanda), batik bat Kongon eragindako sarraskiei dagokionez. Belgikako erregeak iraganeko zauriengatik “damua” aitortu zuen 2020ko ekainean Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente Felix Tshisekediri bidalitako gutunean, hori bai, zenbait aktibista taldek parlamentuari presio egin ostean. Benetako barkamen eskerik ez da gertatu, ordea, nahiz eta aztertzekoa den barkamenek ezertarako balio duten erreparaziorik ez baldin badago; eta erreparazioak zer nolakoa izan behar duen eztabaida luzerako gaia da. Aldi berean, hiriburua proposamen ausarten lekuko izan da azken urteetan. Iaz museo batzuek beren bildumak testuinguru kolonialean azaltzeko konpromisoa hartu zuten, Bruselaren eta, oro har, herrialde osoaren kultur aberastasunaren eta Kongoren ustiapenaren arteko loturan sakonduta. Berriki beste museo batek Bigarren Mundu Gerraren gainean herrialdeak eraikitako diskurtso heroikoaren argilunei heldu die, erakusketa batean erresistentzian arituriko herritarren argazkien ondoan naziekin kolaboratu zuten herritarrena jarrita. Batzuek erakusketa kritikatu dute, nazien kontrakoen eta aldekoen artean erlatibismo morala bultzatzen duelakoan. Baina beste modu batera irakur daiteke argazkien justaposizioa: erresistentzian ibili zen lagun bakoitzeko, ehunka lagunek modu aktibo zein pasiboan erregimenaren alde egin zutela agertzen du.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
