Aspanogik X. Elkartasun Martxa antolatu du, «gizartearen partaidetza» bultzatzeko

Otsailaren 15ean Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da eta, egun horren karietara, 12an Aspanogi elkarteak X. Elkartasun Martxa Nordikoa antolatu du Donostian. «Zaintzaileen figuraren garrantzia» azpimarratu zuen Gipuzkoako adingabe minbizi-dunen familien elkarteak. Atzo goizean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera aurkeztu zuen ekimena.
Piratek (minbizia duten haurrek) eta horien familiek bizi duten egunerokotasunaz hitz eginez, enpatia eta elkartasuna bultzatzea du xede Aspanogi elkarteak bere 25. urteurrenean. Horregatik, “25 urte piraten alde martxan” izango da lelo nagusia.
Azaldu zuten gaixotasun «ezezaguna» dela adingabeen kasuan, baina «errealitate» bat dela, eta aipatu zuten Donostiako Unibertsitate Ospitalean 25-29 kasu berri tratatzen direla urtean. «Gizarteratu beharreko gaia» dela iruditzen zaie.
Gipuzkoako ikastetxe eta udalen parte-hartzea nabarmendu zuten agerraldian. Ikastetxeetan “Bizi iraupen bat #zure eskuetan” ekimena jarri zuten martxan, eta udalerrietan urre koloreko logotipoa daramaten pankartak egingo dituzte. Aspanogik pasa den urtean gereziondo bat landatu zuen Porrotxekin batera, eta aurten ere ekitaldia egingo dute hilaren 15ean; «pirata, familia eta beraien zaintzan parte hartzen dutenak» gonbidatu zituzten ekitaldiaren berri emandakoan.
Martxa, ez lasterketa
Aspanogi elkarteak elkartasun martxa bat dela argitu zuen, ibilaldi bat, eta ez lasterketa edo lehiaketa bat. 11.00etan abiatuko da Saguesetik eta helmuga Haizearen Orrazia izango da. Guztira, 6,1 kilometroko distantzia izango du martxak. Horren aurretik Mari Jose Villalba entrenatzailearekin egingo dituzte beroketa ariketak; Porrotx eta 501 Legioko laguntzaile inperialak ere egongo dira.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
