Gaztearen osasun mentala gorabehera, «penalki erantzule»
Asteazkenean Donibane Lohizuneko Tomas Akinokoa Lizeoan irakasle bat hil zuen 16 urteko gaztea, antza, bere buruaz beste egiten saiatu zen udazkenean, eta ordutik tratamendu psikiatrikoa jasotzen zuen, Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak baieztatu duenez.

Jerome Bourrier Baionako prokuradorea atzo agertu zen Lapurdiko hiriburuko Auzitegian, asteazken goizean Donibane Lohizuneko Tomas Akinokoa Lizeoan gertatu zen labankada hilgarriari buruzko lehen informazio ofizialak emateko.
Bezperan aurreratu bezala, Bourrierrek baieztatu zuen «erailketagatik» auzi judiziala irekiko dela; izan ere, ikertzaileek diotenaren arabera, 16 urteko mutilak aurrez pentsatuta hil zuen gaztelaniako irakaslea.
Prokuradoreak berretsi zuenez, erasoa «ezin izan zen aurreikusi, ustekabeko ekintza izan baitzen».
Mutila joan den irailean iritsi zen ikastetxera beste zentro batetik. Bertan, Poliziari adierazi dionaren arabera, jazarpena jasan zuen eta arazo psikologikoak zituen, baina auzitegiko medikuak ez du txostenean gaixotasun mentalik duenik aipatzen.
Prokuradoreak esandakoaren arabera, mutilak biktimarekiko gogaitasun sentimendua zuen, espero zuena baino nota baxuagoa jarri ziolako, gainerako irakasgaietan kalifikazio altuagoak ematen bazizkion ere.
Gainera, ikaskide batekin liskarra izan zuen, erasoaren bezperan. Bourrierren arabera, irakaslea sastatzean, «gertatutakoagatik kide horri zigor erantsia ematen» saiatu zen.
Joan den udazkenean gaztea bere buruaz beste egiten saiatu zen, sendagaiak hartuta, eta, harrezkero, tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari zen; besteak beste, antidepresiboak hartuz.
Ikasleak, «bere bizitza hondatu» duela jakinda, poliziei adierazi die «ahots txiki batek» hiltzera bultzatu zuela, asteazkenean zabaldu zenez.
Jerome Bourrierrek aitortu zuen ez dela oso argia zein arrazoik eraman zuen mutil bakarti baina ikastun hori zirrara handia eragin duen gertaera hori egitera.
Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroak bezperan deitu zuen minutu bateko isilunearen ondoren agertu zen Baionako prokuradorea.
Eskola atarian, biktimari eta haren senideei errespetua adierazteko eta lizeo lohizundarraren hezkuntza komunitatearekiko elkartasunezko ekintzak izan ziren.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
