Kontxa azpiko tunelaren gainkostuak eta epeak aztertuko ditu ETSk
Kontxako hondartzaren azpian metroa igarotzeko eraikitzen ari diren tunelaz mintzatuko dira bereziki astelehenean Eusko Trenbide Sarean (ETS) obren jarraipena egiteko sortu zen udal batzorde ez iraunkorraren bileran. EH Bilduk eskatuta egingo da bilkura Donostiako udaletxean.
Gai zerrendan, besteak beste, Kontxa azpiko tunela zulatzeko lanen atzerapena eta gainkostuak izango dira. Izan ere, «metro-pasabidearen obrei buruz donostiarrek jaso dituzten azken berriak» obraren zuzendariak Kursaalen otsailean kongresu batean emandakoak dira. Geroztik, ez da informaziorik eman.
«Jardunaldi tekniko horiei buruz argitaratu den informazioaren arabera, Kontxa azpiko tunela egiteko lanak hilean sei metroko abiaduran aurrera egiten du. Oso errendimendu txikia da eta, zalantzarik gabe, ondorioak izango ditu bai epeetan bai gainkostuetan», ohartarazi du EH Bilduk. Koalizioak gogorarazi duenez, Kontxaren azpian tunel bat irekitzeko bigarren saiakera da hau, lehenengoa bertan behera utzi behar izan baitzen Zubieta kalean zuloak agertu zirela-eta. «Lizitazio berriarekin, gainkostuak izugarri igo ziren eta metro-pasabidea martxan jartzea 2025era atzeratu zen». Zuloak agertu arte, 2022ko lehen hiruhilekoan martxan jarriko zela aurreikusten zen.
Asteleheneko batzordean, metroaren pasabidearen obrek herritarrengan dituzten eraginei buruz ere galdetuko du Garbiñe Alkiza Bilduko zinegotziak; besteak beste, zaratei eta bizilagunek salatutako pitzadurei buruz (azkena Zubieta kalean).

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
